 |
| Ricardo Bermingham ospitalea |
Camino de los Pinos 35
20018 Donostia
Tel: 943 31 71 00
Fax: 943 31 27 01 |
| |
| Proiektuak: |
|
|
| |
 |
 |
| 2003ko martxotik gure zentro guztiek ISO 9001 Kalitate Ziurtagiria, ISO 14001 Ingurumen ziurtagiria eta Laneko Arriskuei dagokien OHSAS 18001 ziurtagiria dute. Zentro eta zerbitzu guztiek, halaber, kudeaketa-bikaintasunari ematen zaion Urrezko Q saria ere badute. |
 |
|
|
MATIA FUNDAZIOAren Ospitale Medikuntzako zerbitzuak 103 ohe ditu.
Jarduera Kirurgikoak ez diren patologiak artatzen ditu, batez ere kronikoak. Patologia neurologiko eta traumatologikoak errehabilitatzeko programak ere eskaintzen ditu, eta gaixo onkologikoentzako asistentzia aringarria ere bai. Beraz, geriatria-unitate hutsa ez bada ere, adinduei loturiko patologietan espezializatuta dago.
Ospitaleak problematika konplexuari heltzen dio, izan ere, erabiltzaileen osasun-beharrei ez ezik, haien behar sozialei ere erantzuten die.
Unitateak Ospitaleak hiru unitate ditu:
- Geriatria-medikuntza, susperraldia eta egonaldi luzea
- Errehabilitazio anbulatorioko unitatea
- Zainketa aringarrien unitatea
Unitate horiek guztiek zerbitzu osagarriak dituzte:
- Erradiologia
- Analisi klinikoen laborategia
- Farmazia-asistentzia
- Psikologia klinikoa
- Gaixoari zuzendutako arreta
Guzti hontarako, 150 jarduera-prozedura eta protokolo baino gehiago ditugu garatuta, zentro guztietako arreta ezagutzan oinarritua eta homogeneoa izan dadin.
|