 |
|
|
| Home / Zentroak / Eguneko zentroak |
|
|
|
| Eguneko zentroak |
Zentroak zerbitzu soziosanitarioa eta psikosoziala eskaintzen die beren etxean edo senideekin bizi direla beren kabuz baliatzerik ez duten adinduei, hau da, oinarrizko behar pertsonal, terapeutiko eta soziokulturaletan zaintza eta arreta behar duten adinduei, zaintzaile nagusiei arnasaldia emateko. Senitartekoentzako laguntza-zerbitzua ere badu.
Zentroan sartzerakoan, erabiltzaileari goitik beherako balorazioa egiten zaio, eta emaitza oinarritzat harturik, hari dagokion arreta-plana zehazten da, egoeraren arabera egokienak diren programak eta zerbitzuak kontuan hartuta. Helburua adinduen autonomia sustatzea da, familia-inguruan hobeto moldatu daitezen eta, horrela, beren bizi-kalitatea eta senitartekoena hobetu dadin.
Matia Fundazioan jardunbiderik onenez baliatzen gara arreta emateko orduan. Zehazki, 150 jarduera-prozedura eta protokolo baino gehiago ditugu garatuta, zentro guztietako arreta ezagutzan oinarritua eta homogeneoa izan dadin.
|
|
| |
|
|
|
|