 |
| Centro de Recursos Sociales Elizaran |
Fermín Calbetón, 19
20003 San Sebastián
Tel: 943 42 90 91
Fax: |
| |
| |
 |
 |
| 2003ko martxotik gure zentro guztiek ISO 9001 Kalitate Ziurtagiria, ISO 14001 Ingurumen ziurtagiria eta Laneko Arriskuei dagokien OHSAS 18001 ziurtagiria dute. Zentro eta zerbitzu guztiek, halaber, kudeaketa-bikaintasunari ematen zaion Urrezko Q saria ere badute. |
 |
|
| |
|
Zentro bakarra eta berritzailea
Elizaran Gizarte Baliabideetako Zentroa baliabide-zentro espezializatua da, adineko autonomo zein mendekoentzat eta urritasun psikikoa edo hainbat behar funtzional dituzten pertsonentzat.
Arreta Eredua
Gure arreta-ereduak arreta globala eta pertsonalizatua ematen du, pertsona bakoitzaren ezaugarriak eta beharrak aintzat hartuta. Horretarako, profesional-talde batek (medikua, erizaina, gizarte-langilea, psikologoa, okupazio-terapeuta eta zuzeneko arretako pertsonala) pertsona globalki baloratu eta alderdi guztiak barne hartuko dituen arreta-programa pertsonalizatua zehazten du.
Horrez gain, Matia Fundazioan, aintzakotzat hartzen dugu familia, bai eta haren gizarte-ingurunea ere. Horretarako, une oro, aholkularitza eta laguntza ematen diegu familiei, pertsonak zentrora eta ingurunera ahalik hobekien moldatzen direla bermatzeko.
Instalazio egokituak
Donostiako alde zaharrean dago, eta 2007an, erabat berritu eta egokitu dira haren instalazioak, zentroko jarduerak erraztuz eta ingurune atsegin eta eroso bat sortuz. Horrez gain, zentroak terraza zabala du goialdean; handik, Donostiako ikuspegi ederrak izateaz gain, egun eguzkitsuez gozatzeko aukera dute erabiltzaileek. Zentroak baliabide hauek ditu: - Eguneko zentro bat: 20 plaza itundu - Babespeko etxebizitzak: 10 plaza itundu - Bizikidetza unitate bat: 12 plaza itundu
Elizaran Zentroaren Aholku Kontseiluan, hauek daude: Matia Fundazioa, Kai Alde Gizarte Zentroa, Nagusilan, Agifes, Elizaran Fundazioa, Lahar eta Elkartu. Haiek ingurunearekin lotutako ekintzak zehazten laguntzen diote zentroari
|