 |
|
|
| Home / Zentroak / Egoitza-zentroak |
|
|
|
| Egoitza-zentroak
|
Arreta pertsonalizatua eta espezializatua
Matia Fundazioak banan-banako eta erabateko arreta eskaintzen dio egoiliarrari. Adinduen buruaskitasuna, autonomia eta independentzia hobetzea dira gure kezkarik handienak, baina baita haien eta senitartekoen bizi-kalitatea hobetzea ere.
Lehenik eta behin, hasierako balorazioa egiten zaio erabiltzaileari. Zentroko diziplinarteko talde bat arduratzen da zeregin horretaz. Balorazio horren emaitzen arabera, banan-banako zainketarako plana zehazten da. Gero, aldian behin, berrikusi egiten da plan hori, erabiltzailearen aldaketen eta behar berrien arabera egokitzeko..
Familiaz eta gizarte-inguruneaz ere arduratzen gara; horregatik, informazioa, aholkularitza eta laguntza eskaintzen diogu uneoro familiari: zentroan sartu aurretik, sartzeko egunean, egokitzapen-aldian eta egonaldi osoan zehar.
Matia Fundazioan jardunbiderik onenez baliatzen gara arreta emateko orduan. Zehazki, 150 jarduera-prozedura eta protokolo baino gehiago ditugu garatuta, zentro guztietako arreta ezagutzan oinarritua eta homogeneoa izan dadin. |
|
|
| |
|
|
|
|