 |
| Centro Gerontológico Julián Rezola |
Avda. Zarauz, 123
20018 San Sebastián
Tel: 943 31 71 20
Fax: 943 31 71 22 |
| |
| |
 |
 |
| 2003ko martxotik gure zentro guztiek ISO 9001 Kalitate Ziurtagiria, ISO 14001 Ingurumen ziurtagiria eta Laneko Arriskuei dagokien OHSAS 18001 ziurtagiria dute. Zentro eta zerbitzu guztiek, halaber, kudeaketa-bikaintasunari ematen zaion Urrezko Q saria ere badute. |
 |
|
| |
|
Instalazio osoak eta egokituak
Rezola egoitza-zentroak instalazio moderno eta egokituenak eskaintzen dizkio erabiltzaileari, bai eta lorategi-eremu handiak ere. Bertan, gerontologia-zentroa, eguneko zentroa eta gaueko zentroa daude.
Bi lagunentzako zein lagun bakarrarentzako logelak ditu, erabat hornituta eta bakoitza bere komunarekin. Hainbat egongela, terapia-gela eta jantoki ere badaude, egoitzako jendeak talde txikietan biltzeko aukera izan dezan.
Arreta integrala giza talde handiaren bidez
Zentroak diziplina ugari uztartzen ditu lan egiteko orduan, eta egoiliar bakoitza osotasunean baloratzen du. Horregatik, osotasunez eta banan-banan erantzuten die egoiliarren beharrei.
Zerbitzu eta programa integralez gain, profesional-talde izugarri kualifikatua eta eskarmentu handikoa da zentroaren beste ezaugarrietako bat.
Bestalde, Matia Fundazioak arreta osoa eta etengabea eskaintzen du adinduen egoera eta etapa guztietan, adinduen eta beren kabuz baliatzen ez direnen arretan espezializatutako hainbat eta hainbat zerbitzuren bitartez.
|