 |
| Centro Gerontológico Txara I |
Pº Zarategi, 100
20015 San Sebastián
Tel: 943 32 68 38
Fax: 943 28 39 99 |
| |
| |
 |
 |
| 2003ko martxotik gure zentro guztiek ISO 9001 Kalitate Ziurtagiria, ISO 14001 Ingurumen ziurtagiria eta Laneko Arriskuei dagokien OHSAS 18001 ziurtagiria dute. Zentro eta zerbitzu guztiek, halaber, kudeaketa-bikaintasunari ematen zaion Urrezko Q saria ere badute. |
 |
|
| |
|
Instalazio osoak eta egokituak Egoitza 20 bat laguneko modulu txikietan dago antolatuta, eta modulu guztiak zerbitzu guztiez daude hornituta. Horrela, ezagutzeko eta kontrolatzeko errazagoa den ingurunean bizi denez erabiltzailea, gusturago sentitzen da. Talde txikitan banatuta egonda arreta zuzenagoa da, eta zaintza, berriz, pertsonalagoa.
Bi lagunentzako eta lagun bakarrarentzako logelak ditu, erabat hornituta eta bakoitza bere komunarekin. Hainbat egongela, terapia-gela eta jantoki ere badaude, egoitzako jendeak talde txikietan biltzeko aukera izan dezan. Bestalde, kafetegia, ikuztegia, beilatokia eta sukaldea ere baditu.
Profesional-talde handia zure esanetara Profesional-taldea izugarri kualifikatua eta eskarmentu handikoa da. Gainera, erabiltzaileei zuzeneko harremana eskaintzen zaienez, bakoitzaren arazoen nondik norakoen berri izaten dute. Hona hemen taldekideak:
- zentroko zuzendariak
- gizarte-langilea
- programak koordinatzen dituen psikologoa
- medikua
- erizaina
- laguntzaileak
- lan-terapeuta
- programetako monitoreak
Zerbitzu eta programa integralak Diziplina ugari uztartzea, talde-lana eta egoiliar bakoitza banan-banan eta osotasunean baloratzea dira zentroko lanaren oinarriak, egoiliarren behar guztiei erantzuteko.
|