 |
| Centro Gerontológico Alai-Etxe |
Paseo Luis Pradera, 43
20015 San Sebastián
Tel: 943 40 06 43
Fax: 943 40 07 17 |
| |
| |
 |
 |
| 2003ko martxotik gure zentro guztiek ISO 9001 Kalitate Ziurtagiria, ISO 14001 Ingurumen ziurtagiria eta Laneko Arriskuei dagokien OHSAS 18001 ziurtagiria dute. Zentro eta zerbitzu guztiek, halaber, kudeaketa-bikaintasunari ematen zaion Urrezko Q saria ere badute. |
 |
|
| |
|
Instalazio osoak eta egokituak Bi lagunentzako zein lagun bakarrarentzako logelak ditu, erabat hornituta. Hainbat egongela, terapia-gela eta jantoki ere badaude, egoitzako jendeak talde txikietan biltzeko aukera izan dezan. Bestalde, kafetegia, kapera, ikuztegia, ile-apaindegia eta lorategi-eremuak ere baditu.
Zerbitzu eta programa integralak Zentroak osotasunez erantzuten die egoiliarren beharrei:
- Gaitasunak, autonomia eta gogo-aldartea: programa espezifikoak
- Aisialdia: lan-terapia eta eskulanak, bingoa, mahai-jokoak, filmak, egoiliarrentzako eta senitartekoentzako kultur jarduerak
- Familia: senitarteko eta zaintzaileentzako laguntza- eta prestakuntza-jarduerak; erabiltzaileen eta senideen partaidetza aktiboa sustatzeko programa: egoiliarren eta senitartekoen batzordea
- Ongizatea: dieta egokitua, ile-apaindegia, podologia, erlijio-zerbitzuak
- Eskubideak: Matia Fundazioa Etika Batzordeko kide da. Zentro guztietan erabiltzaileen eskubideak bermatzeko programa dago, erabat babestuta egon daitezen
|