Home / Zentroak / Egoitza-zentroak
Zentroak
» Egoitza-zentroak
» Eguneko zentroak
» Gaueko zentroak
» Ricardo Bermingham ospitalea
» Ezinduentzako zentroa
» Gizarte Baliabideetako zentroa
Egoitza-zentroak

 
Imagen del centro
Centro Gerontológico Fraisoro
Barrio de Elbarrena, s/n
20159 Zizurkil
Tel: 943 69 60 51
Fax: 943 69 64 96
 
 
2003ko martxotik gure zentro guztiek ISO 9001 Kalitate Ziurtagiria, ISO 14001 Ingurumen ziurtagiria eta Laneko Arriskuei dagokien OHSAS 18001 ziurtagiria dute. Zentro eta zerbitzu guztiek, halaber, kudeaketa-bikaintasunari ematen zaion Urrezko Q saria ere badute.
 

Zizurkilen dago. 1999an goitik behera berritu zutenez, instalaziorik modernoenak eta egokituenak ditu, baita lorategi-eremu ugari ere.

Instalazio osoak eta egokituak
Egoitza 20 bat laguneko modulu txikietan dago antolatuta, eta modulu guztiak zerbitzu guztiez daude hornituta. Bi lagunentzako eta lagun bakarrarentzako logelak ditu, erabat hornituta eta bakoitza bere komunarekin. Hainbat egongela eta terapia-gela ere baditu.

Zerbitzu eta programa integralak
Diziplina ugari uztartzea, talde-lana eta egoiliar bakoitza banan-banan eta osotasunean baloratzea dira zentroko lanaren oinarriak, egoiliarren behar guztiei erantzuteko:

  • Gaitasunak, autonomia eta gogo-aldartea: programa espezifikoak
  • Aisialdia: lan-terapia eta eskulanak, bingoa, mahai-jokoak, filmak, egoiliarrentzako eta senitartekoentzako kultur jarduerak
  • Familia: senitarteko eta zaintzaileentzako laguntza- eta prestakuntza-jarduerak; erabiltzaileen eta senideen partaidetza aktiboa sustatzeko programa: egoiliarren eta senitartekoen batzordea
  • Ongizatea: dieta egokitua, ile-apaindegia, podologia, erlijio-zerbitzuak
  • Eskubideak: Matia Fundazioa Etika Batzordeko kide da. Zentro guztietan erabiltzaileen eskubideak bermatzeko programa dago, erabat babestuta egon daitezen.
 Ikusi PDFa (182.83 KBs)
 © 2005 Matia Fundazioa   Egizu lan gurekin Gunearen mapa Legezko informazioa Pribatutasun-politika Kontaktua Castellano