Home / Zentroak / Ezinduentzako zentroa
Zentroak
» Egoitza-zentroak
» Eguneko zentroak
» Gaueko zentroak
» Ricardo Bermingham ospitalea
» Ezinduentzako zentroa
» Gizarte Baliabideetako zentroa
Ezinduentzako zentroa


Arreta Espezializatuko Egoitza Zentroa ezinduentzako eta horien senideentzako baliabideetan espezializatutako zentroa da; edonor onartzen du eta funtzio ugari betetzen ditu. Bertara doazen ezinduen eta horien senitartekoen bizi-kalitatea hobetzea da zentroaren helburu nagusia, zehazki, horien autonomia, gaitasun funtzionala, ongizatea, gogobetetasuna eta integrazioa hobetzea edo, behinik behin, okerrera egiten ez uztea, eta gizartearekiko eta familiarekiko harremanei eustea. Gainera, horien eskubideak bermatu eta sustatu nahi ditu, haien itxaropenei ahalik eta ondoen erantzunez.


Arreta-eredua
Lehenik eta behin, hasierako balorazioa egiten zaio erabiltzaileari. Zentroko diziplinarteko talde eskarmentudun bat arduratzen da zeregin horretaz. Gero, balorazio horren emaitzen arabera, banan-banako zainketarako plana zehazten da, honako printzipio hauetan oinarrituta.

  • INTIMITATEA. Pertsonek bakarrik eta inork enbarazurik egin gabe egoteko eskubidea dute, hau da, inor beren gauzetan ez sartzekoa.
  • DUINTASUNA. Pertsona guztiei berez duten balioa aitortzen zaie, egoera edozein dela ere. Beraz, banakotasuna eta beharrak errespetatzen dira, eta pertsonek errespetuzko tratua jasotzen dute.

  • AUTONOMIA. Pertsonek independentziaz jardun eta pentsatzeko aukera dute, baita arrisku-maila jakin batzuk beren gain hartzekoa ere.

  • HAUTAKETA. Hainbat aukeraren artean hautatzeko aukera ematen zaie.

  • ESKUBIDEAK. Erabiltzaileei hiritarrek berez dituzten eskubide guztiak zaintzen zaizkie.
  • GOGOBETETASUNA. Pertsonek beren asmoak gauzatzeko aukera dute; gainera, beren gaitasunak garatu ditzakete eguneroko bizimoduko alderdi guztietan.
  • PERTSONALIZAZIOA. Sistema guztiak egoiliar bakoitzaren banan-banako planetara, beharretara eta nahietara egokitzen dira.

 
 
 
 © 2005 Matia Fundazioa   Egizu lan gurekin Gunearen mapa Legezko informazioa Pribatutasun-politika Kontaktua Castellano