 |
| Centro Atención Especializada para Discapacitados IZA |
Camino de los Pinos, 35
20018 San Sebastián
Tel: 943 31 71 00
Fax: 943 22 30 23 |
| |
| Proyectos: |
|
|
| |
 |
 |
| 2003ko martxotik gure zentro guztiek ISO 9001 Kalitate Ziurtagiria, ISO 14001 Ingurumen ziurtagiria eta Laneko Arriskuei dagokien OHSAS 18001 ziurtagiria dute. Zentro eta zerbitzu guztiek, halaber, kudeaketa-bikaintasunari ematen zaion Urrezko Q saria ere badute. |
 |
|
| |
|
Iza ezindu fisiko larrientzako arreta espezializatuko zentroa da, Gipuzkoako bakarra.
Galera anatomiko edo funtzionalen ondorioz ezintasun iraunkorra duten pertsonen beharrak artatzen ditu. Galera horiek nahaste neurologikoengatik, garun-perlesiagatik, esklerosiagatik... nahiz istripuen ondoriozko garun-lesioengatik (paraplejiak eta hemiplejiak) izan daitezke.
Zentroa arretarik onena eskaintzeko dago diseinatuta: antolamendua modulu txikietan oinarritzen da, eta horrela, arreta eta elkarbizitza hobeak lortzen dira. IZAk inguru erabat egokitu eta ziurra eskaintzen du, gainbegiratu egiten baita maiz. Bestalde, oso gune zabalak eta argitsuak ditu.
Arreta psikosoziala eta soziosanitarioa eskaintzen du, eta, beraz, euskarri bikaina da egoiliarren eta haien senitartekoen beharrei erantzuteko.
Plazak 58 plaza itunduak
|