Home / Ezagutu Matia / Gure filosofia
Ezagutu Matia
» Historia
» Zer egiten dugu?
» Gure filosofia
» Balioak
» Patronatua
» Memoriak
» Matia taldea: INGEMA

Gure filosofia


Matia Fundazioaren jarduerak hiru zutabe garrantzitsu ditu:

Ezagutza eta esperientzia
1888tik gaude Gipuzkoan, eta luzaroan egoteko asmoa dugu, izan ere, eboluzionatzeko eta hobetzeko grinarekin egiten dugu lan. Ematen ditugun arretak eta zaintzak alderdi soziala zein sanitarioa biltzen dituzte, eta horregatik gara erreferente adinduen arreta soziosanitarioan, Gipuzkoan eta Euskadin ez ezik, baita Estatu osoan ere.

Giza taldea
MATIAko profesionalak pertsona kualifikatuak eta inplikatuak dira, eta era guztietako diziplina sozial eta sanitarioetatik datoz, baina bereziki gerontologiaren eta geriatriaren arloetatik. Gainera, taldean eta hainbat diziplina uztartuz egiten dute lan.

Kalitatea
Apustu irmoa egin dugu kalitatearen alde, eta horretarako, kudeaketa profesionaletik abiatu gara, EFQM eredua eta Fundazio osora zabaldu dugun etengabe hobetzeko espiritua oinarritzat harturik. Horren bitartez, arreta-eredurik berritzaileenak, antolamendurik aitzindarienak eta baliabideen efizientzian oinarritutako egonkortasuna lortu ditugu. 150 jarduera-prozedura eta protokolo baino gehiago ditugu garatuta, eta zentro guztietako arreta ezagutzan oinarritua eta homogeneoa izatea ahalbidetzen digute.


 © 2005 Matia Fundazioa   Egizu lan gurekin Gunearen mapa Legezko informazioa Pribatutasun-politika Kontaktua Castellano