Matia Fundazioa irabazi-asmorik gabeko eta izaera sozialeko entitate pribatua da, eta adinduei eta/edo ezinduei zerbitzu soziosanitarioak ematea da bere eginkizuna.
Fundazioaren helburu oinarrizkoa, berriz, adinduen eta/edo ezinduen esparruan estali gabe dauden beharrei erantzutea da eta, horretarako, gizartean gertatzen diren aldaketei etengabe egokitzea. Xede horrekin, behar horiei ongien erantzungo dieten zerbitzuak sortzen ditu, betiere adindua ikuspegi humanistatik eta integraletik kontuan hartuta.
José Matia Calvo Fundazioak 1888an ekin zion lanari, oso asmo sendoarekin::
" Adinduak eta lanerako erabat ezgai direnak jasotzea, geratzen zaien bizitzan zehar segurtasuna bermatzea eta gaixoaldian zaintzea ".
José Matía Calvo, euskal armadore merkataria Laudion jaio zen 1806an; hil, berriz, Cadizen hil zen 1871n, eta hil aurretik egindako testamentuan lagatako mandatua da esku artean duguna.
117 urtean zehar, Fundazioak bide luze eta arduratsua egin du.
|