LEGEZKO INFORMAZIOA

Web orri honen eduki guztiak, hau da, testuak, irudiak, diseinua eta eduki horiei dagozkien jabetza intelektualaren eskubideak, bai eta markak, izen komertzialak eta bestelako edozein ikur bereizgarri ere, MATIA FUNDAZIOAren edo horren jabe legitimoen jabetzakoak dira, eta, beraz, horien gaineko eskubide guztiak erreserbatuta geratzen dira.

Erabat debekatuta dago edukiok (denak zein batzuk) moduren batera edo bestera (mekanika, elektronika, erreprografia… erabiliz) kopiatzea, bai eta edukiok hedatu, ezagutarazi edo banatzea ere, MATIA FUNDAZIOAk edo horren jabe legitimoek baimen idatzia eman gabe.

Erabiltzaileek eduki horiek erabiltzearen ondorioz edo indarrean dagoen edozein legezko xedapen haustearen ondorioz kalterik edo galerarik jasaten badute, MATIA FUNDAZIOA ez da erantzule izango.

Datuen babesa

15/1999 Lege Organikoari eta 34/2002 Legeari jarraiki, MATIA FUNDAZIOAk jakinarazten dizu zuk zure borondatez emandako datu pertsonalak bere fitxategi automatizatu batean sartuko dituela, zure kontsultei erantzun ahal izateko.

MATIA FUNDAZIOAk agintzen dizu webaren erabiltzaileek emandako datu pertsonalak ez dizkiela beste batzuei ez salduko, ez alokatuko, ez eskuratuko. Honako hauek hartzen dira datu pertsonaltzat: izen-abizenak, telefonoa, helbide osoa (kale-mota, kale-izena, solairua, atea, posta-kodea, herria eta probintzia) eta erabiltzailearen posta elektronikoaren helbidea. Informazio hori ez dugu marketing zuzeneko ekintzetarako erabiliko, aurretik zu jakinaren gainean jarri eta zure baimena jaso barik.

MATIA FUNDAZIOAk datuak eskuratu, zuzendu eta ezeztatzeko eskubideak bermatuko dizkizu. Horiek erabiltzeko, gure etxera, Donostiako (Gipuzkoa) Pinu Bidea kaleko 35era etorri beharko duzu.