Home / Zerbitzuak / Erabiltzaileei zuzendutako arreta
Zerbitzuak
» Errehabilitazioa
» Oroimen eta Alzheimer Unitatea (UMA)
» Gerontologia-orientazioko zerbitzua (SEOG)
» Kanpo-kontsulten zerbitzua
» Erabiltzaileei zuzendutako arreta
Erabiltzaileei zuzendutako arreta

Matia Fundazioan pertsonek jasotzen duten arreta da garrantzitsuena. Horregatik, Erabiltzaileen Arreta Zerbitzuaren (EAZ) bidez hitza eman nahi diegu erabiltzaileei. Era berean, erabiltzaileen eskubideak bermatzeko eta erabiltzaileek arreta zuzena jasotzen dutela ziurtatzeko bitartekoa da.

Harremanetan jartzeko:

Norbaitek MATIA FUNDAZIOAren zerbitzuren bati buruz iradokizun, kexa edo erreklamazioren bat aurkeztu nahi badu, EAZra edo erakundeko edonorengana jo dezake. Batak zein besteak inprimaki bat emango dio, adierazi nahi duena idazteko. Erreklamazioak jasotzeko ontziak daude, eta horietan uzten diren erreklamazioak egunero bidaltzen dira EAZra. EAZ adierazitako arazoari erantzun eta konponbidea emateaz arduratuko da.

Bada erreklamazioak aurkezteko beste bitarteko bat ere: sau@matiaf.net posta-helbide elektronikoa.

 
 © 2005 Matia Fundazioa   Egizu lan gurekin Gunearen mapa Legezko informazioa Pribatutasun-politika Kontaktua Castellano