Matiako Errehabilitazio Zerbitzuak 20 urtetik gorako esperientzia du era guztietako patologiak tratatzen, besteak beste honako hauek:
- Gaitz erreumatikoak.
- Lokomozio-aparatuaren endekapenezko patologia.
- Patologia traumatikoa eta horren ondorioak.
- Gaixotasun neurologikoak eta horien ondorioak.
- Kirola egitearen ondoriozko patologia.
- Bihotz- eta arnasketa-gaixotasunen ondorioak.
- Logopedia
- Gorputz-jarreraren hezkuntza
Teknikak
Patologia horietarako, hainbat tratamendu uztartzen ditugu:
- Hidroterapia: Hidrozinesiterapia (36 ºC-tan dagoen igerilekua), urpeko masajea...
- Termoterapia: infragorriak, parafina, hidrocollatorra.
- Elektroterapia: laserra, ultrasoinuak, maiztasun ertain eta baxuko korronteak (tenak...).
- Zinesiterapia. Mekanoterapia. Drainadura baskularra, linfatikoa…
- Arnasketaren fisioterapia.
- Logopedia
- Hidroterapia
- Pelbisaren oinarria
- Bizkar-eskola
- Bizkarreko arazo espezifikoak
Profesionalak Horretarako, medikuntza fisikoan eta errehabilitazioan espezializatutako medikuak, fisioterapeutak, logopedak, erizaintzako unibertsitate-diplomadunak, osasun-laguntzaile teknikoak, laguntzaileak eta abar ditu, guztira ia 50 laguneko taldea.
Zentroak Matia Fundazioaren zentroak dira:
- Bermingham zentroa (Donostia)
- Txara I zentroa (Donostia)
- Usandizaga zentroa (Donostia)
- Amara zentroa (Donostia)
- Hernani zentroa (Hernani)
- Lasarte zentroa (Lasarte)
- Zarautz zentroa (Zarautz)
Matia Fundazioak 09:00etatik 21:00etara egiten du lan. Mediku espezialistaren balorazioa eta tratamendua nahi badituzu, 943 31 71 00 zenbakira deitu behar duzu eta errehabilitazio-kontsulta eskatu.
|