Zerbitzu honen bidez informazioa eta aholkua ematen zaie familiei, beren etxean edo beste bizitokiren batean egoki zaindu gabe dauden adinduentzako baliabideei eta esku-hartzeko moduei buruz. Izan ere, batzuetan, ohiko arreta-sareek, esate baterako, anbulatorioetako mediku-erizainen bidezko oinarrizko arretak, ez dituzte behar bezala estaltzen adinduen eta/edo ezinduen beharrak. Beraz, lehenik eta behin pertsonaren beharren balorazio espezializatua egiten dugu, hainbat diziplinatatik begiratuta, eta beharrezkoa denean, baita familiarena ere. Horrela, hobeto aholkatu ahal dugu familia, eskuratu ditzakeen baliabideei buruz.
Harremanetan jartzeko:
Gure profesional-taldeak gehien komeni zaizun zerbitzua aholkatuko dizu. Deitu 943 31 71 00 telefono-zenbakira, eta hitzordua emango dizugu, zure kasua baloratzeko.
|