Alzheimer Unitateak (UMA) oroimenean eta beste funtzio kognitibo batzuetan (lengoaian, arrazonamenduan, arretan...) alterazioak dituztenei eta horien senitartekoei eskaintzen die laguntza.La UMA atiende al colectivo de afectados, poniendo a su disposición:
- Balorazio-unitatea
- esku hartzeko eta tratamendurako unitatea
Lehendabizi, diziplinarteko espezialista-talde batek diagnostiko zehatza egiten du eta, diagnostiko horretan oinarrituz, ondoen datorren tratamendu- eta zaintza-plana ezartzen du.
Noiz egin behar da balorazioa? Oroimena edo beste funtzio kognitibo batzuk alteratzen ari direla sumatzen den guztietan komeni da balorazioa egitea, baina baita beste kasu hauetan ere:
- Pertsonak portaera-aldaketak dituenean: gizarteko egoeretan lotsakorrago agertzen denean, oldarkorrago dagoenean, gauzak egiteko animatu egin behar denean, erraz distraitzen denean edo elkarrizketaren haria erraz galtzen duenean, konpultsioz erosten duenean...
- Bere burua zaintzeko arazoak dituenean: narrasago dabilenean...
- Etxeko lanak egiteko arazoak dituenean: janaria prestatzeko, erosketak egiteko, etxetresna elektrikoak erabiltzeko, diruaz arduratzeko...
- Emozio-arazoak dituenean: gogo-aldartearen aldaketa handiak, suminkortasuna...
Nola egiten da balorazioa? Balorazioa diziplinarteko profesional-talde batek egiten du; hona hemen taldekideak:
- Neuropsikologo 1
- Neurologo 1
- Geriatra 1
Baloraziorako hainbat proba egiten dira, eta horien bidez besteak beste neurtzen dira:
- Funtzionamendu kognitiboa (oroimena, lengoaia, arrazonamendua, arreta...)
- Funtzionamendu afektiboa
- Egoera fisikoa (goitik beherako mediku-azterketa, neurologikoa barne)
- Beharrezkoa denean, balorazio soziala ere egiten da.
Probak egiteko, Bermingham ospitalera joan beharra dago (hitzordua aurrez zehaztuta). Bertako profesionalak elkarrekin koordinatuko dira erabiltzaileari arreta eskaintzeko.
Zertan oinarritzen dira esku-hartzea eta tratamendua?
Profesional-taldeak balorazioaren emaitza aztertu, eta pertsonarentzat egokiena den arreta-plana eta hobekuntza-programa diseinatuko ditu.
El plan de intervención personalizado consta de distintos programas de actividad individuales o en grupo, dirigidos por profesionales con el objeto de mejorar las disfuncionalidades presentadas y prevenir, en la medida de lo posible, su progresivo desarrollo.
Tratamendua gure instalazioetan jasotzen da; dena den, batzuetan etxean egiteko ariketak ere agintzen dira.
Profesional-taldeak aldiro-aldiro erabiltzailearen bilakaeraren segimendua egingo du.
Harremanetan jartzeko:
943 31 71 00 telefono-zenbakira deitu behar duzu, eta telefonoa hartzen duenari UMA unitatearekin jartzeko eskatu. Gure zerbitzuak kontsultarako eguna eta ordua emango dizkizu, eta kontsulta horretan esango dizute balorazioa nola eta noiz egingo den.
|